Askorentzat sukaldatzen dugu
su txikian

Etxean bazkaldu ezin dutenei etxean bezala bazkaltzea eskaintzen diegu. Etxean bezala, edo hobeto.

Zure sukaldean sukaldatu dezakegu, edo nahiago duzu gurean egin eta zauden lekura eramatea?

Nola prestatzen dugu janaria?

"In situ" sukaldea: zure etxean janaria prestatzen dugu

Behar den guztia kudeatzen dugu, gure platerak dastatzeaz bakarrik ardura zaitezen: lehengaien erosketa, instalazioen garbiketa, pertsonal auxiliarra, auditoria higienikoa, mantentze lanak eta instalazioetan aholkularitza. Zure instalazioen diseinu eta muntaian parte hartu eta ondoren kudeatu egiten ditugu.

"Sukalde garraiatua": gurean egina eramaten dizugu

Bezeroei gure kalitate sailak prestatzen dituen menuak aurrerapen nahikoarekin helarazten zaizkie, gure sukalde nagusitik janaria kozinaturik eta jateko prest zerbitzatzen dugu, merezi duzun arreta eta goxotasunarekin gure lurrak ematen dizkigun lehengai hoberenak prestatuz.

Adin guztietako 9.000 lagun pozik daude egunero ematen dizkiegun jakiekin

Norentzat prestatzen dugu janaria?

Ikastetxeak

Oreka nutrizionala bermatzen dugu razioak bazkaltiarraren adinera egokituz. Elikadura ohitura egokiak ikasteko toki egokia egiten dugu jantokia.

 

Enpresak

Bazkaria zure lantokira egunero eramaten dizugu. Elikagai osasuntsuenak zuk prestatuko zenituzkeen bezala prestatzen ditugu zuretzat.

 

Eguneko zentroak

Gure helduak gu elikatu gintuzten bezala elikatzen ditugu: goxotasunez. Pertsonaren bizitzan parte hartzen dugu eta bere garapen guztian laguntzen diogu. Gestión integral

 

Haurtzaindegiak

Etxeko txikientzat era artisau eta tradizionalean janaria prestatzen dugu, fruta eta barazkien kontsumoa sustatuz, elikagaiekin ditugun lehen harremanetatik elikadura ohitura egokiak eta bizi era osasungarria irakatsiz.

 

Jaki ona, bizitza hobea

Nolakoak dira gure menuak?

Neurrira egindakoak

Une bakoitzean behar duzuna eskaintzen ahalegintzen gara. Zure iradokizunak jasotzen ditugu gure zerbitzu guztiak hobetzeko, menuak aukera bakoitzera egokituz. Ospakizun berezietarako menuak ere eskaintzen ditugu: Gabonak, Aste Santua edo kurtso bukaera.

Osasuntsu eta Elikagarriak

Gure bazkaltiar guztiak garaiko arrainak, frutak eta barazkiak dastatzera animatzen ditugu, eta aurrez prestatutako produktuen kontsumoa ere murrizten dugu. Elikagai osasuntsu eta seguruak prestatzeko prozesu guztiak baieztatu eta kontrolatzen dituen berezko kalitate saila dugu.

Sasoiko eta bertako produktuekin egindakoak

Kalitate hobereneko lehengaiak erabiltzen ditugu eta garaiko produktu freskoaz hornitzen gaituzten hornitzaileekin lan egiten dugu.

Bakar eta Esklusiboak

Guk esklusiban sortutako platerekin prestatzen ditugu menuak, geure errezetak eta etxeko prestaketak erabiliz. Prestaketa errazak, tradizional eta herrikoiei garrantzia berezia ematen diegu, sukalde osasuntsu, anitz eta orekatua sortuz.

Adituek prestatutako jakiak

Zure bazkaria talde haditu batek prestatzen du egunero. Gure ezaupideak egunean edukitzeko etengabe formatzen gara, eta gure instalazio eta makineria sektoreko azken berritasunekin mantentzeko ahalegin handiak egiten ditugu.

Nutrizio-adituak, sukaldari adituak, haur-psikologoak, denbora libreko begiraleak, etab. AIBAK taldea elikadurako taldea baino gehiago da

Nortzuk gara?

Comercial Aibak katering eta sukaldaritza zerbitzu mota guztiak eskaintzen dituen enpresa bat gara: jantoki zerbitzu erregularrak ematen ditugu, bazkari herrikoiak, enpresako bazkariak, biltzarrak, jardunaldiak, aurkezpenak, ezkontzak, bataioak, garbiketa zerbitzuak, monitoreak…

200 langile baino gehiagoko talde iraunkor batekin, norabide berdinean lan egiten dugun ekipo sendo eta finkoa osatzen dugu: elaborazio tradizionalak eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko norabidean.

logo aibak

Aibak

Aibak markarekin zerbitzu erregularrak kudeatzen ditugu, ikastetxeetako eta enpresetako in-situ bazkari zerbitzuak, jantoki garraiatuak, garbiketa zerbitzuak, monitore sistemak eta elikadura aholkularitza.

Divinus

Divinus markaren bidez mota guztietako ospakizun bereziak merkaturatzen ditugu, 3000 pertsonentzako banketeetatik ekitaldi txikietara. Coffee break, luntx edo inaugurazio bazkariak, ezkontzak, familiarteko bazkari edo ospakizunak, ekintza instituzionalak… edozein ekitaldietan Divinus taldeak konfidantza eta arreta osoa eskeiniko dizkizu.

logo ekinfood cuadrado

Ekinfood

Elikagaien sektorean eta eskoletako jantokietan 30 urte baino gehiagoko eskarmentuak irakatsi digu aurrerapauso bat emateko eta etapa berri bati ekiteko garaia dela haurren bizitzako une garrantzitsu honetan.

Bizitzako lehen urteetako irakaskuntzak bizitza osorako irauten du.

Berriak / ekitaldiak

nuevo patrocinador del Guuk Gipuzkoa Basket

29 azaroa, 2022

AIBAK GUUK GIPUZKOA BASKETEN BABESLE BERRIA

Aibak Taldeak lankidetza hitzarmena sinatu du Guuk Gipuzkoa Basketekin.

Gipuzkoan kirolari laguntzeko dugun konpromisoari leial izanik, ilusio handiz gaude lankidetza horrekin. Izan ere, bi erakundeek antzeko balioak partekatzen ditugu, bertako enpresak eta nahiko txikiak direlako, baina pentsamendu globalak ditugulako kirolaren eta elikadura osasungarriaren inguruan bizimodu osasuntsua garatzera bideratutako etorkizuneko ikuspegi baten inguruan.

Kontaktatu

Txalaka pasealekua 7
Ergobia, 20115 Astigarraga
Gipuzkoa aibak@aibak.com
943 335 368